XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) adibide gisa, irudian Ursa Major konstelazioa guk ezagutzen dugun bezala, eta bera osatzen duten izarren higidura kontuan hartuz, 100.000 urtetan zehar ikusteko aukera izango dugu.

Jakina, itxura horien kalkulua posible da konstelazioaren izar denen higidura propioa ezagutzen dugulako.

Zerutar esferan neur dezakegun posizio-aldaketa horietatik lor dezakegun higiduraren abiadura, izarraren benetako abiaduraren osagai bat baino ez da.

Izarrak espazioan edozein ibilbide egin dezake, adibidez, hurrengo orrialdeko irudian ikus daitekeen S eta S' puntuen artekoa (a).

Guk Lurretik ikusten duguna, ordea, higidura horren zerutar esfera beltzaren gaineko projekzioa baino ez da, hots, S eta S" puntuen arteko desplazamendua.

Bestalde, (b) irudiak erakusten digu ortzian ikusten dugun posizio-aldaketa hori desplazamendu erreal ezberdin askoren projekzioa izan daitekeela.

Orain, bada, irudian garbi ikusten da izarraren higidura kontsideratzen genuena benetako higiduraren osagai tangentziala baino ez dela.

Baldintza hauetan, neurketak egiteko orduan, zuzenean lor dezakegun datu bakarra aipatutako desplazamenduari dagokion ampmicro; angelua da (ikus irudia).

Angelu honi, arku-segundu urtekotan neurtuta, higidura propio deitzen diogu.

Izarrak higidura hori berezkoa du, Lurrak dituen higidura ezberdinen islada izan gabe;

Ursa Major konstelazioaren prozesu ebolutiboa.